Hernaniko eraikinerako telefono zenbaki berria dugu:

 

943 899 353

 

Bolada batean telefono zenbaki zaharra mantenduko dugun arren, hasi telefono zenbaki hau erabiltzen, bestea ezabatu egingo dugu eta.

Ekainaren 17an hasi eta hilaren 27ra arte, gure ikastetxean matrikula egiteko aukera izango duzu.

Bertan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortu ahal izango duzu.

Oinarrizko Informatika Ikastaroa ere egin dezakezu.


Hego Korea eta Florentzia

Stanislavek eta Liudmylak Hego Korea eta Florentziaren inguruan aurkezpenak egin dituzte. Gaztelera ikasten ari dira eta egunez egun hobetzen ari dira. Eskerrik asko!

Hemen dituzue bideoak.

Bandera, Corea Del SurFlorencia, Italia, Heráldica, Rojo


Arratsaldeko ikasleak Chillida Lekun

Arratsaldez gure eskolara etortzen diren ikasleek Chillida Lekura bisita egin zuten ostegun arratsaldean.  Azpiko irudian sakatuta argazkiak ikusi ahal izango dituzue.


Gasteizen ibili gara

Aurreko asteazkenean  gure ikasleek Gasteizeko hormirudiak ikusteko aukera izan zuten. Hori baino lehen Gazeo eta Alaizako elizak bisitatu zituzten.

Eguraldi ona izan genuen eta primenran pasa genuen. Hemen egun hartako argazkiak.


Arantzazu eta Oñatira irteera

Martxoaren 19an Arantzazura eta Oñatira egin genuen irteera. Arantzazun osteratxoa egin genuen eta eliza ere ikusi ahal izan genuen barrutik, Enekoren azalpenek asko lagundu zutelarik. Ondoren Oñatira jeitsi ginen eta han Unibertsitatea eta Mikel deunaren eliza ikusi genituen bertako gidak lagunduta.

 


Podcasta dugu!

Atzoko egunez proiektu berriari hasiera eman genion eskolan. Heldu Cast izeneko podcast bat egiten hasi ginen eta lehenengo atalean Informatika ikastaroko lau ikasle ikastaroaren inguruan aritu ziren.

Spotify-en entzun dezakezue eta harpidetu ere egin zaitezkete.

Gustokoa izatea espero dugu.


Ikasturte berria

Datorren astelehenean, otsailak 5, ikasturte berriari hasiera emango diogu gure bi eraikinetan, Hernanin eta Andoainen. Hauek izango dira ordutegiak.

  HERNANI ANDOAIN
GOIZEZ    
GRADO  I 09:30-12:30 09:30-12:30
GRADO II   09:30-12:30
GRADO III 09:00-13:00  
ARRATSALDEZ    
GRADO I   18:00-21:00
GRADO II 15:00-18:00  
GRADO III 16:00-20:00 15:00-19:00

 

Astelehenera arte!


Ikasturte bukaerako jaialdia

Pasa den ekainaren 21ean ikasturte bukaerako jaialdia ospatu genuen Hernaniko eta Andoaingo egoitzetan gure ikasleekin. Gustora egon ginen jaten eta jolasten.

 


Gradu 1 eta 2ko ikasleak Santa Klara uhartean

Gradu 1 eta 2ko ikasleak Santa Klara uhartera joan dira itsasontziz eta bertan Hondalea eskultura ikusi dute.

 


Hirugarren graduko ikasleak Santa Barbarara joan dira arratsalde pasa. Hona irteerako argazkiak.

 


Gure ikastetxeko hainbat ikasle Eureka Zientzia Museoan izan ziren atzo bisitan. Bertako Planetariumean izarrei buruzko bideo bat ikusi zuten eta ondoren museoan zehar ibilaldia egin zuten. Primeran pasa genuen eta asko genuen.

Zuzendari berria hautatzeko prozesua hasi da eta oraingo zuzendariak, Iñaki Etxeberriak, proiektua aurkeztu du datozen lau urteetarako.

Prozesuaren egutegia ere duzue atxikita.

Behinbehineko ebazpena argitaratu zuten atzo. Hemen duzue.

Eta gaurko egunez behinbehineko ebazpena argitaratu dute.

 


Ikasleak Topicen

Aurreko asteazkenean lehen eta bigarren graduetako gure ikasleak Tolosako Topic Museora joan ziren bisitan. Oso gustora ibili ziren eta bertako txotxongiloak ikusten primeran pasa zuten. Museoaz gain, Tolosa ezagutzeko aukera ere izan zuten. Azpiko irudian sakatuta, eguneko argazkiak ikusi ahal izango duzue.

 


Gure ikasleek gaurkoan beraien herrialdeetako sukaldaritza dastatzera gonbidatu gaituzte, eta, irudietan ikusiko duzuen bezala, zoratzeko moduko platerak ekarri dizkigute. ESKERRIK ASKO GUZTIOI!

 

 


AMHER-SOS ARRAZAKERIA elkartearen Kaixo! aldizkaria duzue ikusgai lotura honetan.


 

 

G1 eta G2ko hainbat ikasle San Telmo Museoan izan ziren Euskal Kulturaren ingurukoan ikasteko. Primeran pasa genuen!

Argazkian sakatuta irteerako argazkiak ikusi ahal izango dituzue.


Galdera eta iradokizunak

Zure ekarpena oso garrantzitsua da guretzat. Bidali zure kezka eta galderak.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.